Pasar al contenido principal

.

Imagen

Castellano

Euskal Herriko erakunde, giza talde, mugimendu sozial edo GKE bateko kidea zara eta zeure taldearen edota erakunde aliatuen segurtasunagatik zaude kezkatuta, kriminalizazio-testuingurua gero eta handiagoa denean? Hauxe da zure ikastaroa!

2023ko martxoaren 27tik uztailaren 9ra arte egingo den “Giza eskubideen defendatzaile eta ekintzaileen babes integralerako tresnak” ikastaro erdipresentzialaren III. edizioan izena emateko epea dago zabalik. Izena emateko, eskabide-orri hau bete eta otsailaren 19ra arte bidali hona: sensibilizacion@pbi-ee.org

Doako prestakuntza
Plaza-kopuru mugatua!

Hautaketa egiteko orduan, profil eta erakunde arloko aniztasunaren irizpideak hartuko dira kontuan.

Izena emateko epea zehaztutako eguna baino lehen itxi ahal izango da, plazak betetzen badira.

Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Imagen